Jantokia

INFORMAZIO OROKORRA

P.I. BARRUTIA IKASTOLAKO jantokiko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak ezarritako arautegia jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzak izendatu duen GASCA enpresak ekartzen du egunero bazkaria.

Jantoki zerbitzuaren ordutegia:

Eskolak goizez eta arratsaldez direnean:

  • ASTELEHENETAN: 13:00-15:00.
  • ASTEARTETAN: 13:00-15:00.
  • ASTEAZKENETAN: 13:00-14:30 (umeen bila 14:30ak baino lehen etorri behar da).
  • OSTEGUNETAN: 13:00-15:00.
  • OSTIRALETAN: 13:00-15:00.

Eskolak goizez bakarrik direnean:

  • ASTELEHENETIK-OSTIRALERA: 13:30-15:00 (umeen bila 15:00ak baino lehen etorri behar da).

Jankide-kuotak:

  • Ohikoa: 4,60 €.
  • Ez ohiko jarraia: 4,60 €.
  • Behin-behinekoa: 5,20 €.

Dieta bereziak:

Elikagai batzuekiko (glutena, laktosa…) intolerantziak dituztenentzat edota bestelako zenbait dieta berezi eskaitzen dira.

  • Elikagai batzuekiko intolerantzia-menua (hauetan mediku txostena ezinbestekoa da).
  • Txerri gabeko menua.
  • Menu obolakteobegetarianoa.
  • Arraina duen menu obolakteobegerarioanoa.

Menu hauen eskaerak jantokiko arduradunari egin behar zaizkio.

Intzidentziak:

Altak/bajak/aldaketak idazkaritzan bertan, edo 945 17 31 21 eta 657 798 272 telefonoetara deituz jakinarazi beharko dira. Hauek 48 ordu lehenago egin ezkero soilik ziurtatuko dira.

Harremana:

Jantokiko arduradunarekin harremanean jartzeko:

  • Ordutegia: astelehen eta ostiraletan 9:30-12:45; astearte, asteazken eta ostegunetan 8:30-12:45.
  • Telefono zenbakia: 657 798 272.
  • Posta elektronikoa: jantokia@barrutia.eus

Menuak:

http://menus.grupogasca.com/es/consulta-de-menus.html

Jantoki-egutegia

Deskargatu jantokiko egutegia hemen.