Saskibaloia

Saskibaloian kirol honen oinarrizko aspektuak jorratuko dira. Horrela, umeek ikasiko dute nola botatu baloia era ezberdinetan, nola jaurti saskira gertutik eta urrunetik, taldekideen artean paseak ematen, nola kontrolatu baloia, eta jokaldi errazak hasiko dira ikasten. Hau guztia lantzeko hainbat jarduera erabiliko dira: kono eta elementu ezberdinez osatutako zirkuituak, jokoak, saskibaloi partidak, etab.

Entrenamenduak umeen gaitasun eta erritmo ezberdinei egokituko zaizkie, lehiakortasuna alde batera utzita, eta jokalari bakoitzaren hobekuntza pertsonalari garrantzia emanez.

Saskibaloiaz aparte, baloreak ere landuko dira, talde lanari garrantzia emanez, bakoitzaren ahalegina bultzatuz eta taldekideekiko eta aurkariekiko errespetua sustatuz.

Entrenamenduetan lantzen den guztia aplikatu ahal izateko larunbat goizetan partidak jokatuko dira Gasteizko beste talde batzuekin batera.