Musika
Jarduera honen bidez, ikasleen kultura musikala areagotu nahi da eta musika modu praktiko zein teorikoan ikasi. Helburu horrekin Power Point programa erabiltzen da teoriarako, partiturak musika lantzeko, beste material batzuez gain.
Lau txokotan banatzen da klasea. Lehenengoan instrumentuak jotzen ikasten dugu, bigarrenean artisten biografiak ikusten ditugu, hirugarrenean erritmoak lantzen ditugu eta azkenekoan notak identifikatzen ditugu pentagraman.
Ikasleek mota ezberdinetako tresnak ezagutzeko aukera dute. Modu horretan, pianoa, gitarra eta perkusio tresna ezberdinak erabili ahal izango dituzte.
Teoria hobeto ulertzeko, aurrez ikusitako artisten musika jartzen zaie ikasleei, haiek sentitzen dutena paper batean islatu ahal izateko, eta musika klasikoa beraiek bakarrik interpretatu ahal izateko.
Era berean, lehen hurbilketa bat egiten da erritmora eta musika notetara.