Karatea
Ekintza honen helburu nagusia umeak jolasen bidez autodefentsa ikastea da. Jolasez aparte, katak eta teknikak ere erabiltzen ditugu. Kata, tekniken bidez egindako dantza modukoa da eta teknikak, defentsarako erabiltzen diren mugimenduak dira.
Urtean zehar hainbat ekintza egiten ditugu. Horrela, Gabonetan txapelketa bat egiten dugu, non ikasitako katak egiten dituzten umeek. Txapelketa honetan dominak banatzen dira.
Beste ekintza bat, gerrikoen aldaketa da. Horretarako txikienek hainbat teknika mota prestatzen dituzte, ariketa fisikoen bidez hainbat zirkuito gainditu behar dituzte azterketa pasatzeko eta azkenik, binakako lan bat prestatzen dute. Lan horretan, borroka bat simulatzen dute eta haiek defendatu egin behar dira.
Azkenik, udako gala egiten dugu. Gala honetan ez dago dominarik, eta txikienek prestatutako hainbat tekniken erakusketa egiten dute.