Irristaketa

Patinatzen ikasteko beharrezkoak diren lehen urratsak lantzen dira patinaketan. Horrela, mugimendu nagusiak, gorputz-jarrera egokia, frenatzeko teknikak, atzerantz patinatzeko teknikak, jauziak eta abar ikasten dira helburu horiek lortzeko, eta hainbat jarduera egiten dira, hala nola trebetasun-zirkuituak edo jolasak, betiere modu ludikoan bideratuak.

Jarduerak ikasleen adin, maila eta gaitasun desberdinetara egokitzen dira, hauen erritmo ezberdinak errespetatuz, eta ikaskideen arteko laguntza sustatuz, gehien dakitenek berrienei laguntzeko moduan. Hala, balioak sustatzen dira, eta arau sozialekiko errespetua.

Asteburuetan jardunaldi bereziak egiten dituzte Gasteizko hainbat lekutan, eta horietan hainbat jolas eta jarduera egingo dituzte hiriko beste ikastetxe batzuekin batera.