Umeen Txokoa: Mozorro lantegiak- Ibaiondo Gizarte Etxean
Euskharan elkarteak Otsaileko datozen lau larunbatetan Inauterien inguruan hainbat jarduera antolatu ditu Ibaiondo Gizarte Etxean: mozorroak egiteko lantegiak eta filma izango dira. Jarduerak euskaraz izango dira, 11.00etatik 13.00etara, otsailaren 6, 13, 20 eta 27an. Jarduerak 3-10 urte arteko umeei zuzenduak daude.
Animatu parte hartzera Ikastolatik kanpo ere euskarazko jarduerak ezinbestekoak baitira gure lanari jarraipena emateko.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu