Eskaintza akademikoa

HAUR HEZKUNTZA, 2-6 urte

Haurrak pertsona gisa izango duen garapenean berebiziko garrantzia duen eskola aldia dugu Haur Hezkuntza. Adin honetan hasiko dira azaltzen haurraren hainbat ezaugarri: nortasuna, emozioak, norbere buruarekiko ezagutza, inguruarekiko interesa, jakin-mina, ingurukoekin harremana izateko nahia.

Beraz, etapa honetan interes eta behar hauei egoki erantzuteko haurraren garapen fisiko psikomotore, pertzeptibo eta intelektuala indartu eta landuko dugu.

Etapa honetan eskola aldiari bi urterekin ekiten diogu. Adin horretatik aurrera, hazkunde eta garapen osasungarria hasten da, testuinguru segurua, aberatsa, erakargarria, sortzailea eta afektiboa eskainiz. Haurrak norberarekin eta gertukoekin seguru sentitzea eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitzea da gure nahia.

Garapen horretan laguntzeko, Haur hezkuntzako ondorengo urteetan ere inguratzen gaituen munduarekin harremanetan jarri eta berau deskubritzen eta ulertzen joango dira, bakoitza bere erritmoan.

Barrutia Ikastolako Haur Hezkuntzan era askotariko estrategia eta metodologia aktiboen alde egiten dugu:

  • Errutinak.
  • Joko euristikoa
  • Txokoak
  • Lan proiektuak
  • Ikasketa kooperatiboa
  • Matematika manipulatiboa
  • Psikomotrizitatea
  • Magnet-Erakarri proiektua

LEHEN HEZKUNTZA, 6-12 URTE

Adin honetan ikasleak logika eta arrazoimena garatzen ditu, ingurua behatzen du eta ezagutzeko gai da, eta hizkuntzari dagokionez ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.

Gaitasun hauek garatzeko gai izateaz gain, gizartean bizitzeko tresnak eman behar zaizkio, izan ere suertatuko zaizkion arazoei aurre egiteko segurtasuna eta heldutasuna ezinbestekoak izango ditu. Laburtuz, pertsona modura garapen integrala lortzea da xedea.

TXANELA proiektua lantzen da etapa honetan. Ikaslea bere osotasunean hartzen duen proiektua da. Gaitasun orokorrak kontuan hartzen dituena: kognitiboak, motoreak, komunikatiboak, sozialak eta pertsonalak. Gaitasun orokor hauez gain, gure irakaskuntza ereduak ezaugarri hauek ere izan nahi ditu:

  • Ikaskuntza esanguratsua izatea. Haurraren bizipenak eta esperientziak aintzat hartzen dituena eta ikasleari interesa eta motibazioa sortuko dizkiona.
  • Haurren garapen-prozesu indibidualak errespetatzen dituena, zailtasun-maila ezberdinak proposatzen dituena eta metodologiaren gainean gogoetak egiteko gaitasuna duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua: eskubideen berdintasuna, lagunkidetasuna eta lagunartekotasuna, justizia, osasunaren balorazioa, kulturartekotasuna.
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona. Haurraren inguruko agerpen kulturalekiko interesa eta errespetuzko jarrera garatzetik abiatuta Euskal Herriko testuingurura ekarriko duen currriculuma: tradiziozko abestiak, olerkiak, esaera zaharrak, euskal artistek egindako lanak, literatura, musika, festak, folklorea, mitologia…

Proiektuak:

  • Magnet-Erakarri
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Hizkuntza Normalkuntza Proiektua
  • Bikoteka irakurtzen
  • Bizikidetza proiektua

Jarduera bereziak:

  • Ahozkotasunaren lanketa
  • Emozio tailerrak
  • Sexu heziketa
  • Ekintza osagarriak
  • Kontsumorako Hezkuntza

GELA EGONKORRA

Gela egonkorra gela inklusiboa da, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat banakako arreta eta curriculum bereizia eskatzen dituena. HPB-duten kasuan inklusioa ez da gertatzen ikastetxe arrunt batean egoteagatik, hezkuntza sistema bere osotasunean ikasleen beharretara egokitzen denean baizik, eta hau da Barrutia Ikastolaren nortasuna.

Gure helburua nagusia ikasleen gaitasun fisiko, afektibo, komunikatibo eta psikosozialak garatzen laguntzea da eta elkar bizitzarako konpetentea izatea. Horretarako euskarriz beteriko hezkuntza integrala behar dute, hala nola material pertsonalizatuak eta profesional espezializatuak.

Gela egonkorrean egiten den eskuhartzea eta antolaketaren oinarria ikaslegoaren garapen mailan datza. Hau da, ikasle bakoitzaren garapen kognitibo-psikologikoa zehaztea eta ezagutzea Norbanako Lan Programaren helburuak finkatu ahal izateko. Programa hauek, gaitasunen egokitzapenetan oinarritzen dira, komunikazioan, osasun eta segurtasunean eta gaitasun akademiko funtzionaletan, baita aisialdiaren erabileran eta gozamenean ere.

Gure kurrikulumak izaera funtzionala eta praktikoa du. Ikasleen errealitatea, ezaugarriak, interesak abiapuntu hartzen ditugu, eta ikasketa esanguratsuetan oinarritzen gara, elkarbitzitzarako oinarrizkoak diren trebetasunak garatuz, etorkizunean pertsona autonomoak izan daitezen.

Gure gela gehienez 4-5 ikaslez osatua dago. Gelak baliabide pertsonal iraunkorrak eskaintzen ditu: Pedagogia Terapeutikoko irakaslea, Hezkuntza-laguntzako espezialistak, Logopeda, Musika Irakaslea.

Era berean, gela ikasleen premiei egokitua dago, beharrezkoak diren baliabide, material hezitzatzaile zein digitalak eskainiz. Tailer anitz gauzatzen ditugu: Sukalde Tailerra, Eguneroko Bizitzarako Ekintzak, Psikomotrizitate Tailerra, Eskulan Tailerra, Marrazketa Tailerra eta Buztingintza. Hauek guztiek ikaskuntza esanguratsuak eraikitzeko bideak errazten dituzte.

ORIENTAZIO-DEPARTAMENTUA

Hezkuntza integrala helburu:

Orientazioa, gure ikaslegoaren hezkuntza integrala lortzeko darabilgun bitartekoa da. Departamentuko kide dira: Pedagogia Terapeutikoko espezialistak, logopedak, hezkuntza arreta osagarriko langileak eta guztien koordinatzailea den ikastolako orientatzailea.

Taldearen helburuak:

Batetik, talde honen helburua da zailtasunei aurre hartzea eta balizko oztopoak aurreikustea. Horrela aurreikuspenari garrantzia ematen zaio Haur Hezkuntzan.

Bestetik, Lehen Hezkuntzan ere, ikaslegoan ikus ditzakegun hutsune eta gabeziak detektatu eta erantzuna ematea ikastolak dituen baliabideekin edo Hezkuntza Departamentuak eta entitate ezberdinen laguntza baliatuz.

Zertarako orientazioa?

  • Ikasleak, gurasoak eta irakasleak orientatzeko.
  • Tutoreak eta gurasoak aholkatzeko.
  • Tutore eta gurasoekin elkarlanean aritzeko.
  • Ikasleekin zuzeneko lana burutzeko.
  • Behar bereziko ikasleei laguntza eskaintzeko.