Parkourra
Jarduera honetan, bereizita eta batera, parkour praktikatzeko beharrezkoak diren teknikak lantzen dira.
Jarduera bakarka egin ohi da, eta, beraz, guztiek dute praktikatzeko aukera, maila edozein dela ere. Maila diferentziek ere ez dakarte eragozpenik taldean aritzeko, baizik eta lankidetza sustatzeko eta lehiakortasuna saihesteko aukera bat.
Horrela, parkourraren mugimendu nagusiak lantzeko jarduerak egiten dituzte, hala nola, zehaztasun jauziak, lasterketan egindako jauziak, hesi jauziak, katua, lapurra edo plantxa. Zeharkako gaitasunak ere ikasten dira, beste diziplina batzuetan erabilgarriak izan daitezkeenak, hala nola katuka ibiltzea, malgutasuna eta abar.
Parkour praktika modu seguruan egiten da, lesio ohikoenak nola saihestu ikasiz.
Horrez gain, berotzeko hainbat modu ezagutzen dira, eta gorputza indartzeko ariketak jartzen dira praktikan.
Garapen pertsonal, kooperatibo eta ez lehiakor gisa transmititzen da parkourra, ingurunearekiko, norberarekiko eta lankideekiko errespetua sustatuz. Gainera, beldurraren kudeaketa egokia lantzen da.
Jarduera gehiena ikastolako gimnasioan egiten den arren, ikasitako guztia aplikatu ahal izateko, saio batzuk kalean landu ahal izango dira.