Proiektuka
Txanela proiektua Lehen Hezkuntzan proiektuka lan egiteko proposamen bat da. Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzen du eta haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu. Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da.
Haur eta Lehen hezkuntzako prozesuan, haurrek dituzten zeregin eta beharrak zainduz kurrikulum eskaintza koherente eta bateratu bat eskaintzen du. Haurraren garapena bere osotasunean aintzat harturik, elementu berriak eskaintzen ditu prozesu osoan zehar.
Alde batetik, ikuspegi global eta eraikitzailea du. Konpetentziak garatzeko ikasle aktiboen arteko elkarrekintza eta elkarreragina bultzatzen du, hots, ikaskuntza esanguratsu bat. Ikasle aktiboaren bila dabil, bere motibazioa bultzatuz.
Bestetik, zehar lerroak ere lantzen ditu balioen eta jarreren hezkuntzan heziz: sexu-berdintasuna, giza eskubideak, osasun eta kontsumarako hezkuntza, besteak beste.
Azkenik, Euskal Herriko herrialde guztietako erreferentziak jasotzen ditu. Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz hezteko proposamena da. Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten du.