Nork du lehen hitza euskaraz egiteko ohitura?
Askotan ez dugu jakiten lehen hitza euskaraz egin edo ez egin, beldur garelako ez ote diguten ulertuko eta gaizki hartuko ote duten. Lehen hitza euskaraz egitea normaltzat hartu behar dugu, ez dugu inor mintzen, ez dugu kalterik egiten. Alderantziz, geure erabakia onartzen dugu eta gainerako guztiak maila berean tratatzen ditugu.
Horregatik euskaraldia bezalako ekimenak ohitura osasuntsuak ezartzeko aukera bat da, lagundu egiten gaitu euskara normaltasunez erabiltzera, euskaldun gisa agertzera azken finean. Hemen duzuen bideoan gai hori jorratzen du.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu