IRAKURKETA BIKOTEKA

IRAKURKETA BIKOTEKA
1. maila bukatzean konturatu ginen irakurketa mekanika oso ondo hartuta zutela gure ikasleek, baina hutsunea ulermenean nabaria zen.
Kurtso bukaeran Berritzegunek antolatutako hitzaldi batera hurbildu ginen, “irakurketa-bikoteka” izenburupean.
Bertan entzundakoa interesgarria izan zitekeelakoan gure ikasleekin lantzeko, animatu ginen mintegian parte hartzen.
Metodoaren helburuak:
      Irakurketa ulermenaren konpetentzia hobetu, ikasleen arrakastarako ezinbestekoa delarik.
      Ikasleen arteko elkarlana sustatu, talde lana bultzatuz, aniztasuna kontuan hartuta. LAN KOOPERATIBOA, hain zuzen ere.
      Norberaren autoestimua garatu irakurketaren bitartez.
      Familien partehartzea indartu eskolako lanetan,  inplikazioa areagotuz. Familiak etxean irakurmena hobetzeko ematen duen laguntza da programaren bigarren osagaia.
       Ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu: Parte hartzen duten irakasleen arteko elkarlana, Ikastetxeen artean sare bat osatuz.
  

2013-2014 ikasturteko esperientzia positiboa izan zen, lortutako emaitzak onak izan ziren eta ulermenean ikasleek aurrerapauso handia eman zuten. Hori dela eta, aurtengo ikasturtean esperientzia zabaldu dugu: 2.maila, 3.maila (pasa den ikasturtean parte hartu zuten ikasleak) eta 1.mailan (maiatzean).

BIDEOA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.