Guraso Elkartea, zer da?

Barrutia ikastolako guraso-elkartea da. Estatutuen arabera, hauek dira helburuak:

  • Gurasoei orientazioa, estimulua eta laguntza ematea seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duen orotan.
  • Ikastetxeko hezkuntza-jardueretan laguntzea.
  • Ikasleen gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte har dezaten sustatzea, batez ere genero-berdintasuna, kulturen arteko sentsibilizazioa eta bizikidetza, gizarteratzea, euskalduntzea eta ikasleen mugikortasun aktiboa bultzatzeko.

Era berean, elkarte honen helburuak izango dira gurasoen eta ikasleen onurarako prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzea, besteak beste, euskal hizkuntza eta kultura sustatzera bideratutakoak eta, indarrean dagoen araudia errespetatuz, Estatutuetan hala ezartzen denean, bere gain hartzea erabakitzen dutenak.

Ikasleen familiek beren seme-alaben hezkuntzan duten inplikazioa sustatzeko eta bideratzeko tresna bat da EHARI elkartea, bai eskola-eremuan, bai beste arlo batzuetan ere, hala nola elikaduran, eskolaz kanpoko jardueretan, jai-jardueretan, zerbitzu osagarrietan edo bestelakoetan. EHARIren bidez, familiek beren seme-alabek jasotzen dituzten zerbitzuak hobetzeko balio duten ideiak, ekintzak eta proposamenak amankomunean jarri ahal izango dituzte.

Izena eman

KUOTA : EHARI guraso elkartearen kuota 25 eurokoa da familia bakoitzeko, eta urtero berritu beharko da.

Harremana